XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KARMEN AGIRREREN BERTSOAK
perpausa diot unhatuki
poltsa zabaltzen dut eta
desordena zehatzean zeuden argazki batzuei erreparatzen diet
bai, argazki batzuetan
izan nahi dudanaren luzapena naizateke
desorekan dagoen sokaren bigarren zatia
nire balizko bahiketari buruz galdetzen diet begiei
baina hauek laino-mordoak zamatzen dituzte
aduanei buruz galdetzen diet ezpainei
baina hauek kopa debekatuetakoak direnaren irrifarrea egiten didate
behatzak parke-ertzak gogoratzen ditutzen malenkoniaz mugitzen dira
ihes egite artegatsuan
jantziak desegokiak zaizkit eta
zaila zait aurkitzen neurriko zapatarik
bisita-aretoetako apaindura artean
non gauzen atzekaldeak desafiorako gonbidagarri diren